XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

10 (1) Zeren Zeren. Kapitulu huntako 13 lehen bertsetak 923-ko baztertua hitzari loturik daude. Paulo aintzina beretik ari da Korintoko azkarrei: zuek ere baztertuak izaiten ahal zarete, basamortuan urguluak ainitz Israeldar galdu zituen bezala anaiak, ez zaituztet jakingabean utzi nahi: gure arbasoak hedoipean egon ziren guziak, itsasoa guziek iragan zuten, (2) guziek Moisen bataioa ukan hedoian eta itsasoan Itsasoan. Mois Jesusen aintziniduria da. Hedoia (Jal1321) eta Itsas Gorriaren iragaitea (Jal1422) girixtino bataioaren aintziniduriak, guziek janari izpiritual Izpiritual, edo profetikoa, gero Elkargo Berrian beren betea eman behar zuten gertakari salbagarrien aintziniduria berdina jan, (4) eta guziek edari Edari. Hemen aipu den janaria, mana (Jal164-35) eta edaria, harrokatik atera ura (Jal171-7:Zen207-11) Jesusen gorputz-odolen aintziniduriak dira. Paulok Korintoarrei: Hebrearrek ere, basamortuan beren gisako bataio-eukariztiak bazituzten. Halere haietarik gehienak bide onetik zeiharkatu, untsa zigortuak izan baitziren. izpiritual berdina edan, ondotik zoakien Ondotik zoakien. Israelgo irakasleen ohidurak zion Zen 20 8-eko harroka ondotik zoakiela Israeldarrei harroka izpiritualetik edaten baitzuten; eta harroka Kristo zen.

Israelek basamortuan egin zuena

(5) Bainan haietarik gehienak ez zitzaizkion Jaunari atsegin izan, (haien gorputzez) ihaurri gelditu baitzen basamortua.

(6) Gauza horiek etsenplutako gertatu ziren guretzat, gutizia tzarrik izan ez dezagun, haiek izan zituzten bezala.

(7) Ez izan sasijainkozale, haietarik zenbait bezala, idatzia baita: Herria jarri zen jateko eta edateko; gero jeiki ziren jostatzeko.

(8) Ez egin lizunkeriarik, haietarik zenbaitek egin zuten bezala, eta egun bakar hogoi ta hiru mila erori Erori. Zen 259 zen.

(9) Ez dezagun Jauna tenta, haietarik zenbaitek bezala, eta sugeen bidez hil Hil. Zen 2156 ziren.

(10) Ez zaiteztela marmaran ar, haietarik zenbait Zenbait. Zen 176 15 bezala, eta Errausleaz Errauslea, aingeru errauslea (Jal1223) hil ziren.

(11) Hori guzia etsenplutako gertatu zitzaien, eta gu azken denboretan bizi garenen zentzarazteko idatzia izan zen.

(12) Beraz, xutik dagola uste duenak, kasu egin beza eror.

(13) Ez duzue giza neurriz goragoko tentaldirik izan.

Leiala da Jainkoa: ez zaituzte zuen indarrez goiti tentatzerat utziko, bainan tentamenduarekin batean ateratzeko eta jasaiteko indarra emanen dizue.